XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. XVII. MENDEA. LARRAMENDI. GIPUZKERA KLASIKOA.

MANUEL LARRAMENDI (1690-1766)

Bizitza

Larramendi Euskal Literaturaren figurarik garrantzitsuenetariko bat dugu, ezinbestekoa honen ibilbidea ulertzeko.

Andoainen jaio zen 1960. urtean.

Txikitatik, jaingura bizia eta ikasteko zaletasun haundia erakutsi zituen.

Elizgizona izan zen, jesuita hain zuzen ere.

Bere garaian ezaguna eta ospetsua izan zen bere jakituria, argitasuna eta oratoriarako dohainengatik.

Honela, Salamancako Unibertsitatean Filosofia eta Teologia irakasle izan zen eta bai Carlos II erregearen alargunaren aitorle ere.

Idazle bikaina erdaraz eta euskaraz, hizkuntza honetan oso gutxi utzi bazigun ere.

Baina, ezer baino gehiago, Larramendi euskararen apologista izan zen, alegia, euskal hizkuntzaren jatortasuna, edertasuna eta aberastasunaren aldarrikatzaile sutsua.

Sarako Etxeberrik euskararen apologia euskaraz idatziz egin bazuen, Larramendik, aldiz, erdara erabili zuen ia beti beraren defentsan.

Berak euskara laiodotzen zuten erdaldunei erakutsi nahi zien euskararen bikaintasuna, eta horrexegatik zuzentzen zitzaien beti erdaraz.

Eta, egia esan, horrelako eztabaidetan Larramendi irten ohi zen garaile, bere jakituria haundiaz eta euskarakotzat ematen zuen zenbait etimologia argudiatuz, bere aurkakoak isilarazten baitzituen.

Larramendiren apologiazko idazlanek hiztegiak, gramatikak eta bere nortasunak berak ere eragin haundia izan zuten ondorengo idazleengan, berauek euskaraz idaztera bultzatu baitzituen; hasiera batean katekesi liburuak eta itzulpenak, eta geroago sormen haundiagoko lanak.